XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskal Literaturaren Istorio Anakronikoa (kapituluka)Leizarragaren poetika baten kareoa: hastapenak.
Eman dezagun instant batez, etorkizunak beste bide bat erabaki zuen bezala, bere momentuan Joannes Leizarragak eraikitako eredu linguistikoari jarraitu ahal izan balitzaio, zer izango litzatekeen gaur egun gure euskaraz.
Une batez, sabinianoek eta ahaztu zuten bezala, Krutwigek proposatutakoari jarraitu izan balitzaio.
Nolakoa izango litzateke gaur egun idatzitako euskara?.
Kultur hizkuntza izan nahi badu euskarak hizkera literarioan oinarritu beharra dauka, eta horretarako Leizarraga dugu eredurik onena.
Alemanera ere Luteroren obra gainean eraiki zen.
Halaz eta guztiz ere esanen nizueke ezen gauza bat dela populismoa eta populatxoaren hizkeran izkiriatzea, eta beste bat arras diferentea, hizkera kulto batean aritzea.
Zehatz mehatz.
Entelekiaren barruan sartu eta esan behar dena nahi den bezala esanez.
Dena den jo dezagun Txirritak Testamendu Berria itzuli behar duela: ematen al dio bere euskarak horretarako adina?
Edota ikus dezagun Aresti T. S. Eliot-en poemak erabiltzerakoan: ze hizkera hartzen du literatur eredutzat? Leizarragarena.
Gaia aldatuz, eta mamian sartuz, gauza bat ekarri nahi nuke gogora, Euskal Herrian San Ignacio bat sortu ez balitz noraino helduko zuen Leizarragak botatako haziak? Kontrarreformarik sortu ez balitz, ez al ginateke libreagoak izango protestantismoaren liberalismoan hezita?
Ez, ez, errealista izanik zera ikus daiteke, San Ignacioren dotrinak atzeramendua besterik ez diola ekarri Euskal Herriari.
Zenbat kontzientzia larritu ditu gure soldaduak? Beldurra sartu zuen euskaldunen kontzientzian bere ezpatarekin.
Zenbat Arzallus, zenbat Mario Fernández sortu dira haren ondorioz?
Areago esanen nuke oraindik, jakina denez Iruñeko sitioan gertatu zen zauritua San Ignacio, baina inoiz aipatzen ez dena da sitio horretan Castillako erregearen alde ari zela San Ignacio euskaldun nafarren kontra.
Horregatik nioen lehen hobeto ibili ahal izango ginela San Ignacioren dotrinari jarraitu izan beharrean.
Leizarragaren mamiaz ohartu izan bagina.